XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Dena etorriko da, gaur ez bada bihar, baina dena etorriko da - erantzuten zien Lopek.

- Eta nork emango dio bazkaria gure Ibani?- zioen Martiñek, nigar malkoak isurtzen zitzaizkion bitartean.

Izan ere, orduantxe, etsipenez oroitzen zen mutikoaz, zeren berarekin bizitzera ohituta bait zegoen eta honek eskola ezezagun batetara joan beharra bait zeukan.

Hurrengo egunean, ideia bat bururatu zitzaion.

Gurditxo astun bati bultz eginez teiletxe zaharrerantz zihoala, zelaia bukatzen zen lekuan, kamioi berde bat ikusi zuen.

Orduan, bere karga utzi eta aldapan behera abiatu zen.

- Iban! Ofiziale! Ezin dugu denborarik galdu! Gaur arratsalderako behar dute biltegia!- oihu egiten zuen Lopek -.

- Ofiziale, hondamendira naramazu!.

Iban, bikondotik pasatuz, tximistak hartuta bezala zihoan eta entzun ere ez zion egiten.

- Tximista baino azkarrago jaitsi zara! - esan zioten kamiolariek, barrez.

- Zenbat balio du kamioi bidai batek?- galdetu zien Ibanek.

Oso material astuna kargatu beharra zeukatela eta gurditxoen bidez ezin garraiaturik zebiltzala adierazi zien.

Lopek ordainduko ziela agindu zien.

Kamiolariek, arratsaldera arte garraiorik ezin zutela egin erantzun zioten.